Ertzetik ertzerako zifratze

Ertzetik ertzerako zifratzea ( E2EE ) edo muturretik muturrerako zifratzea komunikazio sistema bat da, non komunikazio kanalean zifratze sistema bat ezartzen den komunikatzen diren erabiltzaileek eta ez beste inork irakurri ahal izateko mezuak[1][2]. Bitartekariren batek mezuaren zati bat irakurtzea saihesten dute. Bitartekariek (telekomunikazio hornitzaileak, Interneteko hornitzaileak eta are komunikazio zerbitzuko bezeroko hornitzaileak) elkarrizketa deszifratzeko behar diren gako kriptografikoak asmatzea saihesten dute.

Mezularitza-sistema askotan, posta elektroniko sistema askotan eta txat sare askotan, mezuak bitartekari batzuetatik igarotzen dira eta hirugarren batek gordetzen ditu bere zerbitzarian. Hartzaileak hirugarren baten zerbitzaritik berreskuratzen ditu mezuak. Mezuak zifratuta badaude ere, normalean "zirkulazioan" soilik zifratzen dira eta hirugarrenak modu deszifratuan gordetzen ditu. Horri esker, hirugarrenari bilaketa eta bestelako funtzioak betetzeko baimena ematen zaio, esaterako, legez kanpoko eta onartezinak diren edukiak bilatzeko etab., baina, era berean, hirugarrenen sisteman gordetako mezuetara sarbidea daukan edonork irakurri eta gaizki erabil ditzake, sistema horrela diseinatuta dagoelako edo atzeko ate baten bidez. Hau kezkagarri izan daiteke pribatutasuna oso garrantzitsua den kasu askotan, esate baterako, gobernu errepresiboen azpian bizi diren pertsonen kasuan, barneko salatzaileen kasuan... Honek zaintza masiboa erraztu dezake, negozio batzuen ospea suntsi dezake, negozioaren datu batzuk hirugarrenen eskuetan erortzen badira. Datu batzuk, esaterako, gizakien osasuneko kontu batzuk, hainbat kulturatan sexu jarduera batzuk, adingabeei buruzko informazio batzuk... Horrelako datuak babesteko, edo besterik gabe pribatutasuna zaintzeko, E2EE sistema gero eta hobeak lortzeko lan egiten dute garatzaile batzuek[3].

E2EE zifratze sistemekin datuak irakurri edo ezkutuan aldatzea saihestu nahi da, benetako igorle eta hartzaileak zifratze-gakoa ez badu. Mezuak igorleak zifratzen ditu, baina hirugarrenak ez du deszifratzeko gakoa ezagutuko eta ezin izango du, erraz ez behintzat, mezua deszifratu. Hartzaileak, mezua jasotzerakoan, zifratutako datuak berreskuratuko ditu eta berak bai, berak erraz deszifratuko ditu.

  1. Greenberg, Andy. (2014-11-25). «Hacker Lexicon: What Is End-to-End Encryption?» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  2. (Ingelesez) «End-to-end encryption» Surveillance Self-Defense (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  3. Kohno, Tadayoshi.. (2010). Cryptography engineering : design principles and practical applications. Wiley Pub., Inc ISBN 978-0-470-47424-2. PMC 436030574. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search